Arratsaldeko 16:30etan elkartu dira herriko txikienak, Kixmiren irudia margotzeko. Urteroko ohitura berritu dute modu horretan. Elkarrekin meriendatu ondoren, herrian barrena kalejira egin dute Kixmirekin kanpai hotsen artean. Sutara bota dute ondoren Kixmi urteko txar guztiak irudikatuz. Garren gainetik salto egin ondoren, elkarrekin afaldu dute parte-hartzaileek.