HerriBIZIgune proiektuaren eskutik, herri-kooperatibaren eguna ospatuko dute bihar Zizurkilen. Goizeko 11:00etan hasiko da ospakizuna, herriguneko plazan. Euskal Herriko naziotasunari keinu egiteaz gain, ikuspegi internazionalista ere landuko dute, Palestinaren aldeko murala margotuz.