Sega txapelketa eta erakustaldia igandean, Zizurkilen

Aiurri 2025ko eka. 30a, 10:19

Gipuzkoako Sega Sail txapelketa jokatuko dute igandean, Zizurkilen. Julen Gabirondo, Jon Larrañaga eta Mikel Lizartza lehiatuko dira, Arizmendi baserriko belardian, 12:00etan hasita. Ondoren, segalari beteranoek erakustaldia eskainiko dute; Leon Albeniz 'Iruntxiberri', Juan Manuel Erasun eta Jose Antonio Matxain arituko dira segan. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!