Itxaso Erasunek irabazi egin du lauterdiko txapelketako lehen partida

Aiurri 2025ko uzt. 2a, 11:53

Joan zen larunbatean, Plazandreak saioaren bigarren jardunaldian, Maddalen Etxegarairen aurka lehiatu zen Itxaso Erasun. Markagailuan atzetik hasi bazen ere, garaipena lortu zuen pilotari zizurkildarrak.

Lehia oso gogor eta lehiatuan, Maddalen Etxegaraik alde nabarmenak izan zituen markagailuan (9-3), baina zizurkildarrak bikain eutsi zion kontzentrazioari, inoiz ez zuen amore eman eta azkar lortu zuen alde hori orekatzea, partida hamabina berdinduta. Hortik aurrera, norgehiagoka oso parekatua izan zen, berdinketa askorekin, baina 16-16koaren ostean, Itxaso Erasun osoago heldu zen azken txanpara eta lehen garaipena eskuratu zuen, edozein aldetara eror zitekeen partidan. Ikusleek asko gozatu zuten bi pilotariek emandakoarekin, baina biek merezi arren, garaipena atzelari urdinarentzat izan zen. (18-16)

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!