Behin auzo-konposta guneetako erabiltzaile guztiek txartela jasotakoan zerrailak aktibatuko dira eta konpostagailuak itxi; era horretan, txartela duten erabiltzaileek soilik ireki ahal izango dituzte, eta erabiltzaile bakoitzaren erabilera erregistratuta geratuko da Udalaren datu-basean.
“Konpostaje-sistemak erabiltzen dituzten familiei murrizketak aplikatzen zaizkie hondakinen tasetan. Zerrailak jartzeak helburu bikoitza du: batetik, sistemaren erabilera egokia bermatzea eta, bestetik, murrizketa horiek modu egokian aplikatzea”, azaldu du Maite Amenabar alkateak.
Aurrerago, Udalak ekarpen guneetan ere zerrailak jartzea aurreikusten du, gunearen erabilera egokia areagotzeko eta sistemaren jarraipen zehatza egiteko.
2025eko hondakinen tasak:
● Tasa orokorra: 45€
● Etxeko konposta: 22,5€
● Auzo konposta: 33,5€
● Hondakin-frakzioak ez bereiztea: 90€
● Etxebizitza hutsak: 25€