Asteburuan hasiko da Zizurkilgo Intxaur Pilota Txapelketa

Aiurri 2025ko uzt. 16a, 17:00

2023ko argazkia

Uztailaren 18tik abuztuaren 14ra bitartean jokatuko da V. Intxaur Pilota Txapelketa, Udalaren eta Pilotaren Txokoaren elkarlanari esker.

Euskal Herriko, Nafarroako eta Errioxako goi-mailako pilotariek parte hartuko dute, promesa, elite eta emakumezkoen kategorietan. Eta  herriko hiru pilotari – Ander Perurena, Julen Alberdi eta Itxaso Erasun – bertan arituko dira.

Gizonezkoen final-laurdenak uztailaren 18tik 26ra jokatuko dira eta, finalerdian abuztuaren 2tik 9ra. Emakumeen mailako txapelketa finalerdietan jarriko da martxan eta, abuztuaren 2tik 9ra jokatuko dira. 

Final handiak abuztuaren 14an jokatuko dira, herriguneko jaietako egitarauaren barnean, 22:00etan hasita. 

Maila handiko pilotarien jarduna bertatik-bertara gozatzeko aukera eskainiko du txapelketak eta gainera, partidetarako sarrera doakoa izango da.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!