Zizurkilgo Andramarien egitaraua

Aiurri 2025ko uzt. 27a, 12:04

Abuztuaren 13an abiatuko dira jaiak. 

ABUZTUAK 13, ASTEAZKENA

06:30 Oilasko biltzearen hasiera. Bertan parte hartu ahal izateko, baserritar jantzia eskatzen da.

11:30 Eskulanak haur eta gaztetxoentzat.

14:30 Oilasko biltzaileen dantzaldia eta eraso sexisten aurkako herri argazkia.

17:30 Pasaka modalitateko pilota partida zimiterioan: Ziarrusta-Alberdi Vs Aizpuru-Urbieta II.

18:30 Elektrotxufla elektrotxaranga plazan.

20:00 Jaiei hasiera emateko suziria. Aurtengo Txapel Eguneko txapelduna izan den Luix Urkolak piztuko du jaien hasierako suziria.

21:00 Herri afaria plazan.(Tiketak ohiko lekuetan salgai). Ondoren, erromeria Itzal taldearekin.

 

ABUZTUAK 14, OSTEGUNA (UMEEN EGUNA)

11:30 Krosa.

Ondoren, buruhandiak eta jolasak.

14:00 Bazkaria herriko umeentzat.

16:00-19:00 Puzgarriak. Eguraldi onarekin, uretakoak jarriko dira.

16:00 XXXIV. Mus Txapelketa zentroan (Izen-ematea: 15 euro bikoteko).

19:00 Mikeltxin DJ-arekin diskofesta.

22:00 Lauterdiko IV. Intxaur pilota txapelketako finalak emakumezko eta gizonezkoetan.

22:30 Zezen suzkoa.

00:00 Mikeltxin DJ-a.

 

ABUZTUAK 15, OSTIRALA
(AMABIRJINA EGUNA)

11:00 Jubilatuen hamaiketakoa, Iriarte.

11:30 Haur eta gaztetxoentzat altxorraren bila.

12:30 Herri Kirolen erakustaldia:

Aizkoran Eneko Saralegi eta Joseba Otaegi.

Harri-jasotzen Ainitze Zumeta eta Paulo Azpiazu.

18:00 Idi-probak Plazaberrin.

Ondoren, sagardo dastaketa plazan, Jone Uria eta Julene Otegi trikitilariekin.

23:00 Bertsolarien saio nagusia.

Unai Mendizabal, Maialen Lujanbio, Andoni Egaña, Oihana Iguaran, Iker Zubeldia, Sustrai Kolina. Gai-jartzailea: Amaia Agirre.

Ondoren, Gorka-Hektor eta Alaitzekin dantzaldia.

 

ABUZTUAK 16, LARUNBATA

12:00 Herriko gazteen arteko herri kirol saioa.

13:00 Erraldoi eta buruhandien kalejira.

14:30 Herri bazkaria. (Tiketak ohiko lekuetan salgai).

Bazkal ondoan, bingoa eta Andoni Ollokiegirekin kantaldia.

19:00 Andoni Ollokiegi, plazan.

23:00 Xiberoots eta Bengo.

Ondoren, DJ Txekor-ekin goizaldera arte. Taxi zerbitzua egongo da doan Aiztondoko herrietatik.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!