Istripua 20:00 aldera gertatu zen. Ibilgailu batek txirrindularia harrapatu eta zauri larriak eragin zizkion. Osasun zerbitzuak berehala gerturatu baziren ere, ezin izan zuten ezer egin eta lekuan bertan baieztatu zuten txirrindulariaren heriotza. 53 urteko zizurkildarra da eta albisteak samin handia eragin du herrian. Udalak dolumin mezua zabaldu du sareetan, baita Danena taldeak ere. Bertako jolakari izan zen zendutakoa eta egun, haren semea taldeko kide da.
Ertzaintzak zer gertatu den argitzeko ikerketa abiatu du. Gidaria atxilotu egin zuten ustezko bide segurtasunaren aurkako delituagatik eta zuhurtziagabekeriazko hilketagatik. Gaur arratsaldean eraman dute epailearen aurrera.