Agurra
"Hemen ditugu aurtengo Amabirjinak. Azken hamarkadetan zapi ezberdineko kolorez jantzi ditugu festak: urdina, gorria, horia, arroxa, morea, berdea... kolore ia guztiak izan ditugu herriko jaien iragarle.
Aurrera begira, kolore bat hautatzea hobe dela iritzita, galdeketa bat egingo dugu aurtengo festetan. Baina orain artekoak balio dezala adierazteko irudikatzen ditugun festak nolakoak diren: kolorez betetako jaiak, askotariko herritarren bilgune, elkarren errespetuan eta indarkeria matxistarik gabe, eta euskaratik eta euskaraz gozatuz. Hala izan daitezela aurtengoak ere!
Era berean, besarkada bat arrazoi bat edo beste medio Amabirjinetan hurbildu ezin duten guztiei. Amaitzeko, ohi bezala parte hartzeko dei egin nahi dizuegu: festa batzordean herritarrok herriarentzat egindako festetan sinesten dugu, herritarren parte hartzeak soilik ematen die zentzua jaiei.
Haur, gazte zein heldu, herriko eta kanpoko, hator festara!
Ondo pasa Amabirjinak!
Zizurkilgo Festa Batzordea".