Atxulondo taberna kudeatzeko lizitazioa abian jarri da

Aiurri 2025ko abu. 8a, 14:46

Zabalik da Atxulondo kultur etxeko taberna ustiatzeko izena emateko epea. Honen bidez, bi urterako emakida eskainiko da, beste bi urtez luzatzeko aukerarekin. Prozesua irekia da eta proposamenak aurkezteko epea 2025eko irailaren 1ean amaitzen da, eguerdiko 13:00etan

 

Parte hartzeko, eskaintzak Eusko Jaurlaritzaren Kontratazio Publikoaren atarian aurkeztu behar dira.

Honakoa eskaintzen du Zizurkilgo Udalak: 

  • 134 m²-ko barruko espazioa eta 48 m²-ko terraza erabilera esklusiboarekin
  • Kultur etxeko komunen erabilera partekatua
  • Altzari eta tresneria egokitua, martxan hasteko prest

 
Atxulondo taberna Elbarrenako plazan dago eta jende mugimendu handia izaten da egunero inguruan. 

Irailaren 1ean amaituko da izena emateko epea. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!