Pasaka, euskal pilotako aintzinako modalitatea da. Ia galdu bazen ere, Oiartzunen berreskuratu zuten, eta aurten Zizurkilen jokatu da Gipuzkoako finala. Eskuz eta binaka jokatzen da orokorrean, eta erabiltzen den pilota esku pilotakoa baino zertxobait handiagoa da.