Atzo izan zen Zizurkilgo festen azken eguna. Eguerdian herri bazkaria egin zuten frontoian, eta bazkalostean bingoa eta Andoni Ollokiegiren emanaldia izan ziren. Tartean, berriz, albiste txiki bat ere jakinarazi zuten: hemendik aurrerako festen zapia hori kolorekoa izango da, herritarren bozketen bidez aukeratua.