Luzatu egin dute Atxulondo taberna ustiateko lizitazio deialdia

Aiurri 2025ko abu. 26a, 12:59

Lizitazioan izena emateko epea luzatu egin dute eta, irailaren 11ra arte egongo da horretarako aukera. Informazioa jaso eta pleguak eskuratzeko: https://labur.eus/atxulondokontratazioa

Zizurkilgo Udalak Atxulondo kultur etxeko taberna ustiatzeko lizitazio-deialdia egin du. Honen bidez, bi urterako emakida eskainiko da, beste bi urtez luzatzeko aukerarekin. Prozesua irekia da eta proposamenak aurkezteko epea 2025eko irailaren 11n amaitzen da, eguerdiko 13:00etan.

Parte hartzeko, eskaintzak https://labur.eus/atxulondokontratazioa atarian aurkeztu behar
dira. Aukera hau ezin hobea da ostalaritza proiektu sendo bat abian jarri nahi dutenentzat: Atxulondo herriguneko plazan kokatuta dagoen taberna da, Zizurkilgo bizitza sozialaren erdigunean. Kokapen estrategikoa du, jubilatuen elkartearen ondoan, futbol zelaitik minutu batera eta kultur etxearen behe solairuan bertan, adin ezberdietako zizurkildarren topagune naturala da.

Zer eskaintzen du Udalak?
– 134 m²-ko barruko espazioa eta 48 m²-ko terraza erabilera esklusiboarekin
– Kultur etxeko komunen erabilera partekatua
– Altzari eta tresneria egokitua, martxan hasteko prest

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!