Loatzo Musika Eskolak eskaintza berria abiaraziko du ikasturte berrian; 65 urtetik gorakoei zuzendutako musika tailerra. Musikaz gozatu eta musika egiteko aukera eskainiko dute bertan. Irailaren 4an tailerraren aurkezpena egingo dute Zizurkilgo Atxulondo Kultur Etxean, 12:00etan hasita. Tailerrean interesa dutenek, bertan jaso ahal izango dute informazio osoa.