Haurren krosarekin abiatu da arratsaldea. 18:45etan abiatu dira txikienak eta jarraian parte hartu dute adin ezberdinetako gaztetxoek. Txalo zaparrada artean egin dute korrika saioa eta, amaieran, goxoki poltsa jaso dute opari.
19:00ak pasatxotan abiatu dira helduak. Parte-hartze handia izan du aurtengo edizioak eta guztira 68 bikote lehiatu dira. Jai giroa izan da nagusi. Jendetza elkartu da lasterketa ikustera eta, ederra joan da lasterketa. Iraola eta Elola bidaniarrak izan dira garaile eta, gertu izan dira eskualdeko Aritz Garin eta Maider Etxeberria.
Kirol proba amaituta, sari-banaketa egin dute eta, baita opari zozketa ere.