Egarri Taberna protagonista Elbarrenako jaien hasieran

Aiurri 2025ko ira. 4a, 21:52

Zizurkileko Elbarrenako jaien txupinazoa gaur bota da, arratsaldeko 20:00etan. Aurtengo txupinazoa Egarri Tabernari eskaini diote, urte hauetan guztietan egindako lan eta ekarpena aitortzeko.

Datozen egunetan, egitarau zabal eta anitzarekin jarraituko dute Elbarrenako jaiek, musikaz, kirolaz eta herri ekitaldiez gozatzeko aukera eskainiz.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!