Festak iluntzerarte jarraituko du Zizurkilen, eta arratsaldeko 20:00etan Muxutruk erromeriarekin batera dantzan aritzeko aukera izango da.
Datozen egunetan ere izango da zertaz gozatu: apar festa, erraldoi eta buruhandien konpartsa, bertso saioa, jubilatuen jolasak eta beste hainbat ekitaldi izango dira.