Iluntzean Bingo Musikatua izango da, eta bokata afariarekin amaituko dute eguna.
Bihar, berriz, herriko Bukalai Dantza Taldeak euskal dantzen emanaldia eskainiko du. Horren ostean, bertso-saioa izango da elizan Oihana Iguaran, Aissa Intxausti, Aroa Arrizubieta eta Aner Peritz bertsolariekin. Gai-jartzailea Igotz Alkorta izango da.