Joxe Mari Luengok zinegotzi kargua utzi du

Ainhoa Gil 2025ko urr. 1a, 11:59

Atzo iluntzeko osoko bilkuran gauzatu zen Joxe Mari Luengo Zapirainen zinegotzi kargu-uztea. Bi agintaldi egin zituen Zizurkilgo alkate lanetan eta beste sei bete ditu zinegotzi karguan. Erretiroa hartuta, atzo utzi zituen udaleko lanak. 

Kargua utzita ere, laguntzen jarraitzeko prest dagoela adierazi zuen Luengok bere hitzartzean. Une hunkigarriak utzi zituen ekitaldiak: osoko bilkurara gerturatu ziren bere udaleko ibilbidean aldamenean izan dituen zinegotzi-ohiak. Esker hitzak jaso zituen haiengandik, baita Maite Amenabar alkatearengandik edo oposizioko kideengandik ere.

Izarne Zelaia Arratibel izango da Joxe Mari Luengok utzitako zinegotzi kargua hartuko duena eta, datozen egunetan gauzatuko dute kargu-hartzea. 

Erlazionatuak

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!