Bigarren gauez jarraian, edukiontziei su eman diete

Aiurri 2025ko urr. 9a, 20:32

Bezperan bezala, bart gauean ere su eman diete Zalduako biribilguneko edukiontziei. Suak haserre handia eragin du bizilagunengan, baina, zorionez, ez da kalte pertsonalik izan. Ertzaintzak egilea identifikatu eta atxilotu du, eta euren esku geratu da auzia.

Zizurkilgo Udalak gogor gaitzesten ditu azken egunetako gertakariak, eta herritarrei gogorarazi nahi die jokaera ez-zibikoen aurrean ezinbestekoa dela erantzun arduratsua izatea. “Halako egoerak antzemanez gero, berehala jarri Udaltzaingoarekin edo Ertzaintzarekin harremanetan. Guztion artean herri seguruago eta errespetuzkoagoa eraiki dezagun”, azpimarratu du Maite Amenabar alkateak.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!