Palestinaren aldeko aldarria, Zizurkilgo udaletxearen aurrealdean

Ainhoa Gil 2025ko urr. 15a, 20:53

Lanuzteak deituta zeuden gaurko Euskal Herrian, Palestinako genozidioa salatzeko. Iluntzean, elkarretaratzea egin dute zizurkildarrek, udaletxearen aurrean, Gernika-Palestina plataformak luzatutako deialdiari erantzunez. 

Zarata egiteko deia egin zuten antolatzaileek, eta bertaratu diren gehienak burrunba ateratzeko trasteak eraman dituzte. Elkarretaratzea ixteko, adierazpena irakurri dute. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!