Ekintzaz betetako asteburua, Zizurkilen

Aiurri 2025ko urr. 17a, 11:13

Ekitaldiz beteta dator gaurko arratsaldea Zizurkilera. Palestinarren testuen irakurketa kolektiboa, pilota partidak, elkarretaratzea, kontzertua...  

Gaur bertan, ostiralean, urriaren 17an, palestinarren testuen irakurketa kolektiboa izango da 17:30ean, Plazida Otaño liburutegian. Ondoren, 18:30ean, txapa-tailerra izango da ume zein gaztetxoentzat.

17:30ean, Intxaur frontoian, pilota-partidak ere izango dira, Gipuzkoako Pilota Federazioaren eskuz banakako partidak, hain zuzen. Aurrez aurre izango dira Zizurkilgo Ziotza pilota eskolako Ibarbia eta Errenteriako EPLE elkarteko Telleria.

Jarraian, 19:00etan, eraso sexisten kontrako elkarretaratzea izango da Villabona eta Zizurkil lotzen dituen oinezko zubian, atzo Zarautzen gertatutako hilketa salatzeko.

Segidan, 19:30ean, Meliora taldearen kontzertua izango da Joxe Arregi plazan.

Aiztondo bailarako lau musikarik sortutako rock-taldea da Meliora: Iñaki Mujika, Markel Galarraga, Jokin Iraola eta Ivan Ropero.  

Taldeko kideek azken lana aurkeztuko dute, Utopia diskoa.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!