Bukalai dantza taldeko hiru dantzari gazteren saioak eman dio hasiera ekitaldiari. Agurra dantzatu dute liburutegiaren kanpoaldean, irakurketarako gonbita luzatuz. Jende kopuru polita elkartu da idazle palestinarrek idatzitako testuak entzuteko. Hogeitik gora herritar aritu dira testuak irakurtzen, eta Izarbe Mujikak jarri ditu biolin doinuak.