Neguko festa da Gau Beltza. Urriaren 31n, Euskal Herriko hainbat txoko beteko dira mozorroz eta kalabazaz, ospakizun hori berritzeko.
Josu Ozaitak eta Jaime Altunak ospakizunaren inguruko ikerketa lana egin zuten duela zenbait urte eta, ipuina ere kaleratu du Ozaitak. Euskal Herrian barrena hildakoen egunaren inguruan antolatzen diren festa eta ospakizunen inguruko azalpenak eman zituen Ozaitak atzo Zizurkilen.