Gau Beltza | Aiztondo

Herrigunean ere ospatu dute Gau Beltza

Ainhoa Gil

Urkamendi Guraso Elkarteak antolatuta, Gau Beltza ospatu zuten atzo Zizurkilgo Herrigunean. Kalabaza beldurgarriekin apaindu zuten plaza eta ipuin irakurketa egin zuten. Elkarrekin afari-merienda eginda eta txokolate beroa zein gaztaina erreak janez amaitu zuten gaua.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!