
Zizurkilgo Udalak bake-epaile titularra eta ordezkoa hautatzeko deialdia ireki du. Interesdunek abenduaren 15a arteko epea izango dute eskabideak aurkezteko. Hautagaiek bete beharreko baldintzak eta xehetasun guztiak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean. Eskabideak aurrez aurre aurkeztu daitezke udal bulegoetan, edo telematikoki egoitza elektronikoaren bitartez.
