Ama Lur filma, bihar Zizurkilen

Aiurri 2025eko abenduaren 3a

Bihar, osteguna 4, 18:30etan, euskal kulturaren zutabe izan zen Ama Lur filma ikusteko aukera izango da Zizurkilgo Herribiziguneko Topagunean.

AMA LUR 1968an estreinatu zen. Fernando Larruquert eta Nestor Basterretxea egileek, Jorge Oteizaren laguntzarekin, zentsura frankistaren aurka gogor borrokatu behar izan zuten bi urtez. Gure sustrai kulturalak aurkeztu zituzten, frankismoak euskal nortasunaren arrasto guztiak ezabatzeko egin zuen ahaleginaren aurka.
Arteaz, heriotzaz, herri-kirolez, folkloreaz, nekazari-lanaz, mundu magiko eta erlijiosoaz, historiaurreaz... hitz egiten da. Emanaldi irekia izango da biharkoa.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!