Julen Alberdi, Intza Arruti eta Itxaso Erasun pilotariak, Ekaitz Kortajarena, Susana Davila, Eneko Mesa eta Mohamed Reda El Byal pultsulariak luze eta zabal aritu ziren euren kirolen inguruan. Kirolak eskaintzen diena, ekarri dizkien esperientzia aberasgarriak, bidean topatzen dituzten zailtasunak, etorkizunerako asmoak..., solasaldi interesgarria eskaini zuten.
Atxulondoko areto nagusian hainbat herritar elkartu ziren, kirolari gazteen bizipenak gertutik ezagutzera.