Zizurkilgo Kirol Asteari amaiera emango diote gaur. Aste osoan zehar egitarau oparoa eskaini dute herrian, kirola eta osasuna ardatz izan dituen proposamenarekin.
Arratsaldeko egitaraua honakoa izango da:
- 16:00etan, Elbarrena futbol zelaian, ohorezko kadeteen futbol partida, Danena KE eta Hernani CD taldeen artean.
- 17:30ean, Intxaur frontoian, haurren arteko pilota partidak, Ziotza eta Urnieta pilota elkarteetako gazteen parte-hartzearekin.