"Oroimena eta giza eskubideak Zizurkilen" txostenaren aurkezpena, gaur

Ainhoa Gil 2025eko abenduaren 17a

Zizurkilgo Udalak, 2021ean udalbatza osoaren adostasunez, Aranzadi Zientzia Elkarteari eskatu zion herritarrek jasan zituzten giza eskubideen urraketen inguruko ikerketa egitea. Javi Buces Aranzadiko ikerlariak 1936tik gaur arte jasotako datuen eta ondorioen azalpena egingo du gaur, 18:30etan hasita, Atxulondo Kultur Etxean. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!