Gabonak Aiztondo 2025

Gabonetako azoka berezia Zizurkilen, larunbat honetan

Aiurri 2025eko abenduaren 18a

Gabonetako Azoka berezia ospatuko dute larunbat goizean Zizurkilen. 10:00etatik 14:00etara, postuz beteko da joxe Arregi plazako aterpea. 2026ko egutegiko argazkien erakusketa ere martxan izango da goiz osoan zehar. Herriko eta bailarako artisau eta sortzaileen postuak izango dira, modu horretan tokiko sormena eta lana balioan jarriz. 

Hainbat postu izango da azokan. Aurten gainera, lehenengo aldiz, Udalak argitaratutako liburu eta herriko sortzaileek plazaratutako lanen postua egongo da. Udalaren 2026ko egutegiak ere bertan banatuko dira, eta 12:00etan egutegiko argazki aukeratuen artean egindako zozketako sari banaketa egingo da.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!