Helduentzako dantza ikastaroa antolatu du Bukalai dantza taldeak

Aiurri 2025eko abenduaren 18a

Dantza ikastaroa antolatu du Bukalai Dantza Taldeak urtarriletik aurrera. Hastapen mailako ikastaroa izango da eta adin guztietako herritarrei irekia dago.  Izen-ematea Udal bulegoetan edo bukalaidantzataldea@gmail.com helbidera idatzita egin ahal izango da abenduaren 19ra arte. Ostegunetan izango dira saioak, 19:00etan hasita, Atxulondo kultur etxean. Udako erromeriatarako trebatzeko aukera bikaina.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!