Baditu irabazleak Teodoro Hernandorena Ipuin Lehiaketaren XXIII. edizioak

Aiurri 2025eko abenduaren 20a

Atzo arratsaldean izan zen Zizurkilen XXIII. Teodoro Hernandorena Ipuin Lehiaketaren sari-banaketa ekitaldia. Sarituak eta haien senideak bildu ziren; irabazleek sariak Ainhoa Larrea kultur teknikariaren, Izarne Zelaia euskara eta kultura zinegotziaren eta Teodoro Hernandorenaren iloba Joxe Manuel Atxagaren eskutik jaso zituzten.

Aurtengo edizioak parte-hartze zabala izan du, izan ere, bost kategoriatan banatutako 255 ipuin aurkeztu dira. Lanen balorazioa Haritz Lagarreta Martinezek eta Enara Garmendia Riconek egin dute A, B eta C kategorietan; D eta E kategorietan, berriz, Erika Elizari Salvadorrek eta Lur Gallastegi Zendegik.

Zizurkilgo Udalak bereziki eskertu nahi izan du herriko ikastetxeek egindako lana, ikasleekin ipuingintza lantzeagatik eta euskarazko sorkuntzari egindako ekarpenagatik.

Irabazleak

Hauek izan dira XXIII. Teodoro Hernandorena Ipuin Lehiaketako irabazleak:

A MAILA (6-8 urte):

1. saria:
- Izena: Amar Doufare Mousafia, Zizurkil, 8 urte
- Ipuina: Adarbakarra eta maitagarria

2. saria:
- Izena: Maddi Ropon Muxika, Zizurkil, 7 urte
- Ipuina: Puxkir eta Maritxu

B MAILA (9-11 urte):

1. saria:
- Izena: Yusra El Oikili Laroub, Zizurkil, 9 urte
- Ipuina: Anaren abenturak

2. saria:
- Izena: Izar Hermida Gorostegi, Zizurkil, 11 urte
- Ipuina: Hotzikara

C MAILA (12-13 urte):

1. saria:
- Izena: Jannu Iriondo Audikana, Andoain, 12 urte
- Ipuina: Iritsi da unea
2. saria:
- Izena: Maddi Arrastoa Arotzena, Amasa-Villabona, 13 urte
- Ipuina: Haritzaren azpiko sekretua

D MAILA (14-16 urte):
1. saria:
- Izena: Ilazki Usandizaga Etxaniz, Amasa-Villabona, 15 urte
- Ipuina: Aminaren orrua
2. saria:
- Izena: Aner Lasa Zubizarreta, Zizurkil, 15 urte
- Ipuina: Ihesa?

E MAILA (+17 urte):
1. saria:
- Izena: Iraia Irazusta Mujika, Amasa-Villabona, 25 urte
- Ipuina: Hiri arrotza
2. saria:
- Izena: Xabier Ariznabarreta Olarte, Andoain, 52 urte
- Ipuina: Oin-puntetan

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!