Azken orduko eskaerak egiteko aukera izan dute Mendigain eskolako kideek. Zimiterioan elkartu dira Olentzero eta Mari Domingirekin.
Eguraldi kaskarrarekin, baina umore onean egin dute kantu erronda. Buztinbailarako etxe eta baserrietan barrena aritu dira kantari. 09:30etan abiatuta, ia 14:30ak arte aritu dira kantuan. Plazara iritsitakoan, Olentzero eta Mari Domingiren bisita jaso dute. Haiei azken kantua eskainita, bazkari legea egin dute eskolako kideek.