Harrera goxoa eskaini diete zizurkildarrek Olentzero eta Mari Domingiri

Ainhoa Gil 2025eko abenduaren 24a

Urkamenditik behera iritsi dira Olentzero eta Mari Domingi Zizurkilgo Elbarrenara. Azken Portu inguruan jendetza zegoen zain eta, guztiak batera, kalejiran iritsi dira Joxe Arregi plazara. Bukalai dantza taldeko dantzari txikiek eta Loatzo Musika Eskolako kideek saio ederra eskaini diete eta ondoren, haiekin argazkia ateratzeko aukera izan dute haurrek. 

Napo astoa etxean utzita iritsi dira aurtengoan. Gaueko lanak egin ahal izateko, siesta egiten utzi dute. Olentzero eta Mari Domingi Joxe Arregi plazako eszenatokira igo dira eta handik ikusi ahal izan dute zizurkildarrek prestatutako emanalditxoa. Ondoren, haurrek haiekin elkartzeko aukera izan dute. 

Plazako harrera amaituta, opariak prestatzera joan dira Olentzero eta Mari Domingi.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!