- Zizurkilen, Anoetan, Ikaztegietan eta Alegian izango dira kanporaketak eta Amasa-Villabonan ospatuko da finala.
- 13 eta 15 urteko gazteei zuzendutako lehiaketa da, eta Tolosaldeko sei kideko taldeek eman beharko dute izena.
- Irabazleak Igantziko Irrisarriland abentura parkera joango dira, eta, bigarren sailkatuek, berriz, Donostiako Mitologic Scape Room-a egiteko aukera izango dute.
BOTA ERANTZUNA! Tolosaldeko gazteen lehiaketa antolatu du Galtzaundi Tolosaldeko Euskaltzaleen Elkarteak bigarrenez. Telebista programetan ohikoak diren probekin osatu da lehiaketa; eta kanporaketak jokatu ostean, urtarrilaren 31ean izango da finala, Amasa-Villabonako Gurea antzokian.
Urtarrilak 22, osteguna.
18:00, Zizurkil, Atxulondo.