Kabina berriak segurtasun eta irisgarritasun baldintza hobeak eskainiko ditu, eta etorkizunean zerbitzu fidagarriagoa izatea ahalbidetuko du, mugikortasun urriko pertsonentzat zein eguneroko joan-etorrietan igogailua erabiltzen duten herritar guztientzat.
Lan horiek baliatuz, kabina inguratzen duen kristala eta instalazioaren barrualdea garbitzeko lanak ere egingo dira.
Lanak, gaur, urtarrilaren 12an hasi dira, eta lau asteko iraupena izatea aurreikusten da; beraz, otsailaren erdialderako amaituta egotea espero da. Epe horretan, igogailua erabat itxita egongo da, eta Pagamuñora igotzeko ohiko eskailerak edo aldapa erabili beharko dira.
Bestalde, Udalak herriko azpiegiturak eta altzariak behar bezala erabiltzeko deia egin die herritarrei, denon artean zaindu eta mantentzea guztion ardura dela gogoraraziz.