KORRIKA

Martxan da Zizurkilgo KORRIKA batzordea

Aiurri 2026ko urtarrilaren 13a

Martxoaren 19an abiatuko da Korrika Atharratzetik eta, martxoaren 23tik 24rako gauean sartuko da eskualdera. Zizurkilen, dagoeneko biltzen hasi da Korrika batzordea. Ostegunetan, 18:00etan egiten dute bilera, Atxulondo Kultur Etxean. Bertan parte hartu nahi duen orok zabalik du horretarako aukera. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!