Nire ongizate emozionala zaintzen tailerra antolatu dute Zizurkilen

Aiurri 2026ko urtarrilaren 16a

Zizurkilgo Plazida Otańo Udal Liburutegian egingo dute tailerra.

Osakidetzak badu “Paziente Bizia” izeneko programa eta urte osoan hainbat tailer eta ikastaro antolatzen dituzte.

“Autozainketa hitzak aldaketa emozionalak kudeatzen ikastea esan nahi du, besteak beste. Tailer honetan tresna batzuk ezagutuko eta jarriko dituzu praktikan, zure emozioak behar bezala ezagutzen eta kudeatzen lagunduko dizutenak, haiekin ahalik eta ondoen bizi ahal izateko”, adierazi date deitzaileek eskuorri batean.

Tailerrean 2 ordu eta 30 minutuko saioak egingo dira, astean behin, 8 astez. Saioak taldean egiten dira eta parte-hartzaileak dira. Zure osasun zentroan eman dezakezu izena edota honako helbide elektronikora bidali interesa duen pertsonaren izen-abizenak eta kontakturako datuak:

  • pacienteactivo@osakidetza.eus
  • 943 006 551

Xehetasunak

  • Tokia: Zizurkilgo Plazida Otańo Udal Liburutegia.
  • Hasiera: 2026/02/12.
  • Eguna: Osteguna.
  • Saio kopurua: 8.
  • Ordua: 10:00 - 12:30.
  • Modalitatea: Aurrez aurreko prestakuntza.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!