Herria ezagutu, baliabideen inguruko berri jaso, eta elkar ezagutzeko aukera izan zuten ekitaldian parte hartu zutenek. Ekitaldi goxoa izan zen eta, eskertza mezua luzatu zuten bertaratu zirenek.
Elbarrenako baliabideak ezagutu ondoren, herrigunera ere gerturatu ziren. Joxin Azkuek Zizurkilgo historiari buruz emandako azalpenak entzun ondoren, udaletxea bisitatu zuten eta, mahaiaren bueltan amaitu zuten eguna.