Herri memoria lehen lerrora, Zizurkilen

Aiurri 2026ko otsailaren 22a

Iazko otsailean Urkamendin egindako ekitaldia.

Indarkeriak sortutako sufrimendu guztiaren memoria aldarrikatzeko ekitaldi sorta antolatu du Zizurkilgo Herri Memoria taldeak. Besteak beste, Zizurkilgo torturatuen sarea aurkeztuko dute otsailaren 28an

Zizurkilgo Herri Memoria taldea lanean ari da eta, ekitaldi sorta antolatu du otsaila eta martxorako. Helburu garbi batekin antolatu dituzte ekitaldiok: "estatuak eragindako sufrimenduaren memoria osoa aldarrikatzea. Aurten, bizi dugun testuingurua aztertzeaz gain, bi gaietan jarriko dugu azpimarra. Batetik, Udalak eskatuta Aranzadi zientzia elkarteak egindako giza eskubideen urraketen txostena aintzat hartuta, Zizurkilen torturatu izan diren pertsonak batu nahi ditugu, urteetan ezkutatu den indarkeria horrek merezi duen aitortza eta erreparazioa eskatzeko. Bestetik, sekretu ofizialen legea aldatzeko eskaria berretsiko dugu. Lege horrek oztopatzen du Joxelu Geresta “Totto” zizurkildarrari eta beste hainbati gertatutakoa argitzea. Bada garaia egia jakiteko".

Herri memoria: Hegitik Egiara 2026

  • Otsailak 25, asteazkena
    19:00 Faxismoa gaur: "Taupada atzerakoiari nola aurre egin", Iker Eizagirre. Atxulondo kultur etxea.
  • Otsailak 28, larunbata
    11:30 “Hegitik Egiara” ekitaldi nagusia. Urkamendi. *Eguraldi txarrarekin, zimiterioan.
    12:30 Zizurkilgo torturatuen sarearen aurkezpena eta agerraldia, PM Otaño plaza.
  • Martxoak 12, osteguna
    19:00 "Zer gertatu zen 1999ko martxoaren 19ko gau horretan?" PM Otaño plaza.
    Sekretu ofizialen legea aldatzeko eta Ttottoren kasuaren egia eskatzeko elkarretaratzea egingo da.

 

 

Erreportaje osoa irakurgai dago Aiurri 687 hamaboskarian

 

Aiurri aldizkaria harpidedunek soilik jasotzen dute etxean. Harpidedun ez denak kioskoan eros dezake hamaboskaria eskualdeko ondoko saltokietan:

  • Andoain: Ernaitza eta Stop liburu-dendak.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!