Otsailaren 26an “Maiatza saltsan” hilabete kulturalaren ekintzak zein gairen inguruan antolatuko dituzten erabakitzeko eta proposamenak biltzeko elkartuko dira eta aukera hau baliatu nahi dute kulturgintzan gabiltzanen artean sarea indartu, elkarren beharrak ezagutu eta kezka nahiz ideiak elkarbanatzeko.
Beraz, kulturgile, kulturzale, hezitzaile, hedabide… Kulturan interesa duen herritar oro gonbidatu dute datorren otsailaren 26an 18:00etan Atxulondon egingo duten bileran parte hartzera.