"Aurreko larunbatean, otsailak 21, Zizurkilgo Intxaur pilotalekuan Gipuzkoako Taldekako Txapelketaren txanda izan zen, Danenari egokitu zitzaion antolatzea eta hortxe egon ginen goizean goizetik iluntzerarte lanean baina armonia ederrean. Txapelketa hontako emaitzak Liga Nazionaleko I. Jornadarako konbalidatzen dute.
Zizurkil-Villabonatik Denok Danena, Zarautz KE eta Irundik BHT taldea izan ziren lehian aritu zirenak eta hiru taldeek ekarri zituzten txapelketara bai emakumezkoen taldeak bai gizonezkoenak.
Hauek parte hartzaileak eta lortutako emaitzak:
Emakumezkoak
TXAPELDUNA - DENOK DANENA A: 940,36 puntu - Susana Dávila, Lorena Wepsiec, Andrea Suarez, Izarne Marko eta Isabella Gonzalez.
BIGARREN - ZARAUTZ KE: 735,19 puntu
HIRUGARREN - BHT IRUN: 647,71 puntu
Taldeko beste 3 pultsulari hauek ere parte hartu zuten: Amaia Blanco, Mirari Maqueda eta Nahia Santxez eta aurrekoekin batera Liga Nazionalean puntuatuko dute.
Emakumezkoetan TXAPELDUNA - SUSANA DAVILA, txapelketako marka onena eginez 218,81 punturekin.
Gizonezkoak
TXAPELDUNA - DENOK DANENA A: 1647,21 puntu - Eki Lizaso, Kristian Labaka, Reda El Byad, Jon Kepa Cortajarena eta Pablo Ucero.
BIGARREN - BHT IRUN: 1374,62 puntu
HIRUGARREN - DENOK DANENA B: 1328,10 puntu- Beñat Gonzalez, Unai Mesa, Eneko Mesa, Ion Ander Iriarte eta Ander Rodriguez
LAUGARREN - ZARAUTZ KE: 1322,74 PUNTU
Taldeko beste 2 pultsulari hauek ere parte hartu zuten: Jokin Ortiz de Murua eta Joel Ropero eta aurrekoekin batera Liga Nazionalean puntuatuko dute.
Gizonezkoetan TXAPELDUNA - EKI LIZASO, txapelketako marka onena eginez 377,57 punturekin.
Gipuzkoako taldekako txapelketa honetan parte hartu duten guztien puntuak konbalidatzen dute asteburu horretan lehiaketa ofizial egutegian azaltzen den I. Liga Nazionaleko Jardunaldirako.
Ostiral iluntzean Intxaur pilotalekuan bertan, Ligako I. Jornadako tanda labur bat egin genuen larunbatean Gipuzkoako Taldekako Txapelketan parte hartu ezin zutenekin.
Bai ostiralean bai larunbatean altxa zuten guztien markak kontatuko dute I. Ligako Jornadarako.
Aurten Ligan Nazionalean, absoluto mailaz gain, 15 urtez azpiko mutil taldea ere osatu da: Eneko Mesa, Joel Ropero, Ander Rodriguez, Jokin Ortiz de Murua, Christian Agbons, Taha El Byad eta Julen Arratibel".