Elbarrenako bidegorria itxita egongo da lau hilabetez

Aiurri 2026ko otsailaren 24a

Zizurkilgo Udalak jakinarazi duenez, Elbarrenako bidegorriaren zati bat itxita egongo da otsailaren 25etik aurrera eta ekainaren amaiera arte. Gipuzkoako Foru Aldundia egiten ari den saneamendu sareko lanek eragingo dute itxiera. Paper-fabrikako aparkalekutik hasi eta Adunako mugaraino egongo da itxita. Marie Brizard atzeko bidegorrira sarbidea ere itxita egongo da.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!