Gaztezulorako hezitzailea aukeratzeko deialdia zabaldu du Zizurkilgo Udalak

Aiurri 2026ko otsailaren 27a

Gaztelekuko eguneroko dinamizazioa eta LH3tik DBH4ra bitarteko gazteekin esku-hartze zuzena egiteko pertsona baten bila dabil Zizurkilgo Udala. Parte-hartzea sustatu, zerbitzuaren programazioa diseinatu, garatu eta ebaluatzea izango dira bere eginkizun nagusiak. Halaber, herriko eragileekin koordinazioa eta zerbitzuaren komunikazioa landuko ditu.

  • Ezinbesteko baldintzak:
  • Gizarte Hezkuntzako Gradua (edo baliokidea) bereziki baloratuko da
  • Euskara C1 (3. hizkuntza eskakizuna)
  • Sexu Delitugileen Erregistro Zentralaren ziurtagiri negatiboa
  • Baloratuko da:
  • Antzeko lanpostuetan esperientzia
  • Prestakuntza osagarria
  • Elkarrizketa pertsonala

Izen-emateko azken eguna: martxoak 6, ostirala

Informazio guztia eta izen-ematea: https://labur.eus/gaztezulokohezitzailea

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!