Zizurkilgo Blues Gaua, 23. aldiz

Aiurri 2026ko martxoaren 1a

Atzo ospatu zen Zizurkilen Blues Gauaren 23. edizioa, eta beste behin ere jendetza bildu zen herrian. Arratsaldeko 19:00etan hasi zen jaialdia Atxulondo tabernan, El Oso y sus Sabandijas taldearen eskutik, eta gaueko 23:00etan jarraipena izan zuen Egarri tabernan, The 44 Dealers taldearekin. Bi kontzertuek harrera beroa izan zuten, eta blues doinuek bete-betean girotu zuten gaua.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!