Gaur ikusi ahal izango da ETB1eko “Sos Kantak Arriskuan” saioak Zizurkilen egindako grabazioa

Aiurri 2026ko martxoaren 12a

Maria Amolategi, Klara Mendizabal eta Iker Lauroba aurkezleak

“Sos Kantak Arriskuan”ek Zizurkilen egindako saioa gaur, ostegunarekin, gaueko 22:15etik aurrera ikusi ahal izango da. 1859an Afrikako gerrara joan behar izan zuen Zizurkilgo gazte batek abestutako bertso-sorta hartuko du ardatz saioak, eta Zizurkilgo hainbat musikarik eta historia-ikerlarik hartuko dute parte bertan.

Klara Mendizabal, Maria Amolategi eta Iker Lauroba aurkezleak herriz herri ibili ohi dira kanta galduen bila, eta Zizurkilera bideratu dituzte ahaleginak oraingoan. Han zuzen, Marokoko gerrara joatera behartuta zegoen gazte baten ibilerak hizpide dituen Morerira joan da... kanta hartu dute jomugan. 1859koa da, eta hamabost bertsoz osatuta dago. Antonio Zabalak 1977an argitara eman zuen Afrika´ko gerra (1859-1860) liburuan biltzen dira bertsoak (90-100 orrialdeak). “Etxea utzi eta Afrikara dijoan mutil batek paratuak dira”, dio Zabalak datuez josiriko hitzaurrean.

Zabalak, besteak beste, bertso-sorta zein doinuetan kantatu izan zen ere zehaztzen du: “(...) Zizurkil'en jaio eta Aduna'ko Sonolan bizi zan Juana Tejeria zanak, Bautista Bazterretxe'ren doñuan kantatzen zituan, doñu orrek eskatzen duanez irugarren eta zazpigarren lerroak bi aldiz esanaz. Ta, ain zuzen, bertso auek jaso ditugun beste iru tokitan, lerro oien saietsean bis idatzirik dago. Alegia, bi aldiz kantatu bear dirala. Beraz, toki askotan beintzat, doñu orretan kantatuko ziran bertso auek. Ta «toki askotan» esan det, nere ustez beiñepein, oso bertso ezagunak izan ziralako garai batean...”.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!