Zizurkilen grabatu eta bart emititu duten “Sos Kantak Arriskuan” ETB1eko saioa jada ikus liteke ETB On EITB taldearen doako plataforma digital berrian. Hainbat zizurkildarrek hartu zuten parte saioan, eta 1859an Marokoko gerrara joandako Zizurkilgo gazte baten ibilerak kontatzen dituen "Moreriara joan" bertso-sorta izan zuten hizpide saioan.