Festa Batzordeak garbi adierazi ditu Urkamendi Guraso Elkartea omentzeko arrazoiak: "“Zizurkilgo herrigunea bizia izateko, ezinbestekoa da eskola txikiaren ekarpena. Baina eskolaz harago, ezinbestekoa da herri bizitzan parte hartuko duten gurasoak izatea. Hori azpimarratu nahi dugu aurtengo txapelarekin, eta guraso belaunaldi ezberdinei eskerrak eman. 80ko hamarraldiaren amaieran guraso elkartea sortu zutenetik, Zizurkilgo jaietan haurrei zuzendutako ekintzak sustatu ditu elkarteak, eta noski, beste hainbat dira urtean zehar guraso herrian antolatzen dituen ekintzak, herri giroari ezinbesteko ekarpena eginez. Aurten, eskola txikien jaia
Zizurkilen egingo den urtean, eskerrak emateko modu polita iruditu zaigu txapela jartzea”.