Danena Kirol Elkartearen 50. urteurreneko ekitaldia

Ainhoa Gil 2026ko martxoaren 29a

Zizurkilgo Danena Kirol Elkarteak ospakizunetan murgilduta pasako du 2026 urtea. Izan ere, 50. urteurrena baitute aurten. Aiztondo Klasikak taldearen sortzaileak omendu zituen atzo eta, iluntzean, elkartearen inguruko dokumentala ikusteko aukera izan zen Zizurkilen. Solasaldi polita egin zuten ondoren, sortzaileek, taldekide izandakoek eta egungo kudeatzaileek. 

1958tik martxan egon bazen ere, 1976an eman zioten sorrera ofiziala Danena Kirol Elkarteari. Urteurren borobila ospatzeko, hainbat ekitaldi izango dute urtean zehar. 

Taldearen inguruko dokumentala egin du ETBk eta atzo arratsaldean ikusteko aukera izan zuten Atxulondo Kultur Etxera hurbildu zirenek. Bete egin zen areto nagusia.

Bertan ziren taldearen sortzaileak eta baita Jokin Mujika edo Marino Lejarreta taldekide ohiak ere. Euren bizipenak eta oroitzapenak berritu zituzten solasaldian, baita taldeak etorkizunean izan ditzakeen erronken inguruan hitz egin ere. Giro ederrean joan zen iluntzea. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!